Smartphonearen erabileraBILBO

Euskal Konekta Fundazioak antolatuta, smartphonea nola erabili ikasteko oinarrizko ikastaroak ari da ematen Nora Arrieta trebatzaile espezializatua. Jende helduari teknologia berriak erabiltzen laguntzea du helburu ikastaroak. Iraupena: egun-erdiko bi saio.

Mugikorraren, ordenagailuaren eta tabletaren oinarrizko erabileraz ikastaro errazak, laburrak eta doakoak eskaintzen ditugu.

Eskarmentuak dioskunez, teknologia berrien gaineko gutxieneko trebakuntza eman beharra dago jende helduari edo, oro har, teknologia berriak erabiltzen hasi nahi baina beldurragatik edo ezjakintasunagatik ausartzen ez direnei. Smartphonea erabiltzen hasteko oinarrizko ikastaroa dugu aipatu dugun hori, eta jende helduarentzat dago berariaz pentsatua: hizkera ulerterraza, kontzepturik abstraktuenak aise ulertzeko moduko analogiak, eta teknologia berriei gogoz ekiteko gaitasunaren jabe sentiarazten duen metodologia, gailu ezezagunei denok diegun beldur hori pixka bat uxatzen duena alegia.

Onuragarriak eta entretenigarriak dira eskolak. Garrantzizkoa da, izan ere, ikasleei ahalik eta entretenigarriena iruditzea ikastaroa, batez ere jende helduari, zeinari guztiz ezezagunak eta konplexuak baitzaizkio azalduko diren termino eta kontzeptuetako asko. Alderdi praktikoei ekingo diegu, terminologia teknikoa alde batera utzita.

Hori dela eta, gailuen erabilerari buruzko oinarrizko trebakuntza jasotzen dute ikasleek eta, horri esker. lagun eta senideengandik hurbilago sentitzen dira. Ikastaroaren balorazio oso positiboa egin ohi dute ikasleek.